Itxi

Saskibaloia

Lucas Fernandezek Lointek Gernika entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian

EITB MEDIA

Iaz iritsi zen Fernandez Gernikara, eta urtebeterako berritu du kontratua. Bizkaiko taldea bederatzigarren geratu da Endesa Ligan.

Lucas Fernandez, Lointek Gernikako entrenatzailea. Irudia: @GKesb

Lucas Fernandezek Lointek Gernika saskibaloi taldea zuzentzen segiko du 2025-26 denboraldian, taldeak asteazken honetan ohar batean iragarri duenez. Iaz iritsi zen Fernandez Gernikara, eta urtebeterako berritu du kontratua.

Denboraldi honetan, Bizkaiko taldea bederatzigarren geratu da Endesa Ligan; horrez gain, Erregina Kopako final-laurdenetara ere iritsi da, baina Spar Gironak kanpoan utzi zuen.

Orain, hurrengo sasoiari begira lanean ari da Lucas Fernandez eta haren lan-taldea.

Albisteak (3)

OSZAR »